Instalazioak eta ikerketa

Zentroan fabrikatzeko teknologia aurreratuak garatzen dira, motor aeronautikoaren osagaiak eta beste osagai aeronautiko batzuk fabrikatzeko. Definizio hori zentzu zabalean ulertu behar da, produkzioko edozein prozesu modernok, gaur egun, fabrikazio, kontrol, monitorizazio eta plangintzako teknologien alderdiak barne hartzen baititu.

Zentroak duen teknologia aurreratuko makina erreminta azpimarratu behar da; izan ere, estatu mailan garrantzi estrategikoko sektore bat da, eta sendotasun, fidagarritasun eta zehaztasun handieneko prozesu eraginkorrak lortzeko izugarrizko garrantzia du.

Produkzio prozesuak hobetzeak, makinen fabrikatzaileengan trakzio efektua eragingo du, makina erreminten diseinu, kontzeptu eta ahalmen berriak probatzeko laborategia edukiko dutelako.

Mekanizazioa

Elektrohigadura

Fabrikazio gehigarria

Metrologia

Soldadura

Inspekzioa

Bizar-Kenketa

Brotxaketa

Beste prozesuak

Menu