Misioa

Fabrikazio Aeronautiko AurreratukoZentroa (CFAA) gure industria ehunera transferentzia azkarreko garapen mailetan fabrikazio aurreratuko teknologiak garatu ahal izateko helburuarekin sortu da, betiere  ekonomian gakoa den sektore horretara bideratuta. Zentroa baliagarri da hainbat eragile eta enpresa elkartu eta lanean elkarrekin aritzeko, hau da, gaitasun, interes eta ibilbideak dituzten motor aeronautiko eta estrukturalaren osagaien sektoreko eragileak batu eta lan egiteko.

Zentroaren parte hartzeak eta UPV/EHUren eta Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Tekniken Garapenerako Enpresa Elkartearen  zentro misto gisa sortu izanak, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren batera eta Parkearen laguntzaz, aukera ematen dute ekoizpen aeronautikoaren helburuko aplikazioetarako ikuspegi batekin lan egiteko, ahaztu gabe fabrikatzeko teknologia aurreratuei buruzko ezagutzaren sorrera, erabilera eta puntuan jartzea.

  • Aeronautikako fabrikazio teknologia aurreratuen arloan nazioarteko erreferentzia izango den I+G+b arloko zentro misto bat edukitzea.
  • Emaitzak balio kateari lotutako ekoizpen inguruari azkar transferitzea ahalbideratzen duten jarduerak egitea. Bere I+G+b arloko jarduera 5-7 TRLen artean dago, NASAren eskalaren arabera (2. zutabea), azken aplikazioaren hurbiltasunari dagokionez.
  • Aeronautikako fabrikazio aurreratuaren arloan industria ehundura berri bat garatu eta sortu ahal duten edo dagoena indartu ahal duten ekimen berritzaileak erakartzea.
  • Fabrikazio aurreratuko proiektuak garatzea, bazkideen baliabide guztiak integratuz eta fokalizatuz eta aldi berean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteek sortutako baliabideak eta jakintza aprobetxatuz.
  • Aeronautika arloko fabrikaziorako ekipamenduaren hornitzaile eta fabrikatzaileentzat erreferentziako zentroa izatea, fabrikazio aurreratuko teknologiako proiektuetan bazkide gisa parte hartu ahal izateko, beren ekipamenduarekin eta know-howarekin lagunduz proiektu horiek egiten ari diren bitartean.
  • Eremu honen barruan helburu bateragarriak dituzten eragileekin batera lan egitea.
  • Unibertsitatean, enpresetan eta erakundeetan izan daitezkeen sinergia guztiak aprobetxatzea. Ahalegin guztiak I+G jardueraren eta maila handiko prestakuntzaren garapenari bideratzea, euskal industriarako interesgarriak diren teknologiak ustiatzeko eta fabrikazio aurreratuko gaitasun zientifiko eta teknologikoak garatzeko.

Nortzuk gara

CFAA-k talentua erakartzeko espazioa izan nahi du, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta zentroaren enpresa eratzaileen arteko elkarlana lortzen den lekua. Bertan, zehaztasun zientifikoa eta unibertsitatearen berezko sormena, enpresen inguru dinamiko eta lehiakorrarekin batu nahi da, esfortzuak elkartuz eta gizarteari jakintza eta aberastasuna emanez, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) oinarrietako bat hau izanik.

Jakintza-alor anitzeko taldeak eta pertsona adituak proiektu eta helburu berdinetan lan egiten, bisio eta ahalmen desberdinekin eta ikuspuntu ezberdinekin, ingurune sozioekonomikoan efektua eta arrakasta bilatzen. Guzti hau arrakasta bermea da.

Hauen funtzio eta erantzukizuna, zentroaren berezko aktibitateak koordinatzea da. Zentroko I+G+b proiektuak planifikatu eta burutzeko arduradunak dira. Horrez gain, zentroko zeharkako eginkizunak aurrera eramateko arduradunak dira, hala nola taldeen koordinazioa edo arau ezberdinen betetzea.

Era honetan, CFAA-k lanpostu kalifikatuak sortzeaz gain, zentroaren ingurunean heziketa lanak burutuko dituzten pertsonen trebakuntza handiagotuko du.

Irakasle eta ikertzaile hauek, globalki edo lerro kurrikular batetan esleituta egon daitezke. Zentroa irakasle eta ikertzaile hauen karrera garatzeko aukera da eta CFAA-ko aktibitatea unibertsitatean martxan dauden I+G etapekin konektatzea ahalbidetzen du.

Hauen parte hartzea garrantzitsua da, ahalmen handiko ikertzaile taldea baitira, jakintza, analisi ahalmena eta harreman internazionalak gehitzen dituena.

Aldi baterako eta proiektuetarako beharrezkoa bada, empresa hauetako langileak CFAA-n egon daitezke, zentroaren eguneroko bizitzan parte hartuz. Kide guztien etxe komuna da CFAA.

Erakundeen babesa