Beste prozesuak

Aldez aurretik aipatutako teknologia eta ekipamendu guztiez gain, beharrezkoa da prozesu eta ekipamendu laguntzaile batzuk izatea. Hauek ikerkuntzarako guztis beharrezkoak direnfuntzionaltasun berriez dohatuko dituzte  prozesuak edo datu eta aldagai inportanteak batuko dituzte. Horrela sakonki ezagutuko dugu aurrea daramagun prozesu hori.

Izatez CFAA-ko makinak presio altuko lubrikazio eta hozte kriogenikoko teknologiekin, hozte kriogenikoa eta MQL-a (Lubrikazio kantitate Minimoarekin) daukan eta UPV/EHU-an garatutako makina batekin lortzen dena, lan egiteko prestatuak.

Monitorizazioa eta kontrola osoki barneratua dago CFAA-ko ere, sentsore ugariez eta proba eta prozesuko bakoitzaren kantitate handiako informazioa emateko konektore harigabeez. Arazo garrantzitsu bat pareta meheko osagaien mekanizazioan bereziki, aeronautikoan tipikoa den bezala, chatter bezala ezaguna da. Autokitzikatutako bibrazio hauek saihesten saiatu behar da, mekanizaziorako prozesu baldintza egonkorrak erabiliz, eta honetarako UPV/EHU-n aldez aurretik garatutako teknikak erabilgarritasun handikoak izango dira.

Zentroak jada dituen neurketa sistemei gehituta, Renishaw-ren (zentroaren bazkidea) SPRINT sistema baten bidez in-process ikuskapen bat egitea posiblea da. Honela kalitate-sorrerak zentzu zabala lortzen du, ez da bakarrik produktu edo prozesuaren azkeneko analisian oinarritzen.

Ez da ahaztu behar ingurune birtualek lortzen duten garrantzia fabrikazioan, entseguak makinan jartzearen aurrekari bezala edo osagaiaren bukaerako fabrikazioaren parte. Honi buruz CAM software paketeak eta fabrikazio birtualak ezinbestekoak suertatzen dira CFAAen programen egiaztatzea eta simulazioa egiteko. Bere helburu nagusia sistema osatzen duten osagai desberdinen arteko talkak ekiditea da. Honi gehituta, herramintari bizi iraupen handiena ematen dioten baldintzak mantenduz, ahalik eta denbora txikiena daukaten ibilbideak lortzea da bere lana.

Menu