
Enpresa elkartea
Kolaborazio proiektu handiek agente teknologikoen, enpresen, erakundeen, eta azken finean, proiektuko “bazkideen” ahalmenak, interesak eta jarrera desberdinak osatzeko era eraginkorrak bilatu behar dute.
CFAA-k jarduera intelektualaren garapenerako, I+G+b arlorako eta industrial transferentzia eta garapenerako bi agente ditu bere kide osagarrien artean. Bata Unibertsitatea da, bere naturagatik kolaborazio akademiko eta instituzionalak errazten dituena. Bestea enpresen elkartea da (AIE), interes komun eta bateragarriak duten enpresen elkartea, konstituzionalki proiektu honen barruan industrial eta enpresarial akzio eta interesak bateratzea, koordinatzea eta elkarlana bultzatzea bilatzen duena.
Elkartearen deitura “AERONAUTIKAKO FABRIKAZIO AURRERATUETARAKO TEKNIKEN GARAPENERAKO ENPRESA ELKARTEA, AIE “. Beraz berezko egitura du eta industriarekiko CFAA-ek duen erlazioa kanal bakar, eraginkor eta AFAZ-etik kanpo sinergiak sortu eta bultzatzen dituena izan dadila lortzen du.
Bestalde AIEko kide izateak automatikoki CFAA-eko kide izatea dakar, bere abantaila eta zentroak egiten dituen proiektuetako emaitza praktiko eta hautemangarrien itzulerarekin.
Kideek, Elkarteko parte-hartzearen bidez, fabrikazio aurreratuetarako teknologien ikerketa eta garapenerako elkarlanean aritzea hitzartzen dute, baita agente industrialetako I+G tik sortutako emaitzen transferentzian ere.































































































